Master Plan berria: Zorrotzaurre, bertan bizi eta lan egiteko espazioa  

2007ko irailaren 19an, Zorrotzaurreko Batzorde Eragilean ordezkaturik dauden erakundeek aho batez onartu zuten  Zaha Hadid alde horretarako  egin zuen Master Planaren diseinu berria. Agiri honek, Zorrotzaurre, bertan bizi eta lan egiteko espazioa izatea bilatzen zuen hasierako filosofia mantentzeaz gain, kontutan hartzen ditu 2004ko urritik hona aurkeztu diren aldaketa proposamenak.

Berregin den Master Plan honek, beste batzuren artean, Zorrotzaurreko penintsula, uhartean bihurtuko duen Deustuko Ubidearen irekiduraren behin-betiko trazaketa agertzen du; honek, inguru horretan urak gainezka ez duela egingo bermatzen laguntzen du. Aldi berean, Ubidearen trazaketa berriak trafiko eta mugikortasunarekin zerikusia daukaten zenbait  alderdi  aldatzen du: Deusturekin lotzeko zubi berriak eta tranbiaren lotura berria Zabalgunearekin. 

Lurraren erabilerei dagokienez, Planak etxebizitzak eta hirugarren mailako erabilera argi nahasten ditu, “bertan bizitzeko eta lan egiteko” aldea izan behar duela defendatzen duen kontzeptu orokorrarekin bat etorriz. Hori dela eta, 5.680 etxebizitza egitea aurrikusten duen aldi berean (euretariko 2.840 libreak  eta 2.840 babes ofizialekoak), azaleraren %25a baino gehiago, hirugarren mailako erabilerarako gordetzen du.

Testuinguru honetan, Master Planean hiri parke teknologikoa egitea aurrikusten da, “ezagupenaren uhartea” izan nahi duen Zorrotzaurre  horren garapenaren harira. Plangintzan ere, sustatzaileek jadanik iragarri duten zenbait ekimen pribatu daude, berauen helburua, alde honi bere garrantzia eta bizitasuna itzultzea delarik.