Zorrotzaurre, Bilboko hurrengo hiri garapena

Datozen urteetan Zorrotzaurren, Bilbotik pasatzean Nerbioiren itsasadarraren erdian dagoen penintsula, hain zuzen ere,  hirian garatuko den hirigintza berreraketa planik handiena garatuko da. 67 hektareako zabalera daukan espazio berezi honek 70.eko hamarkadan izandako  krisi ekonomikoaren ondorioz, ekonomia eta hiri narriadura larria jasan zuen. Hori  zela eta, erakundeek, 2002ko irailean, alde hori, Hirigintza, Ekonomia eta Giza arloetan  Indarberritzeko Akordioa izenpetu zuten.

Eraberean, hirigintza prozedura zuzentzeko Batzorde Eragilea izendatu zen, bertan, Zorrotzaurreko lurraldeen jabeak diren herri arduralaritzek eta enpresa pribatuek parte hartzen dutelarik.

Batzordeak hartutako lehen erabakietariko bat, Zaha Hadid arkitektu anglo-irakiarra kontratatzea izan zen Zorrotzaurrerako  hirigintza diseinua egin zezan (Master Plana). 2004ko urrian, Zaha Hadid-ek

 

Master Plan honen lehen bertsioa aurkeztu zuen. Egun horretatik hasita,  egitasmoarekin zerikusia zeukaten eragileek (administrazioak, alderdi politikoak, barruti batzordeak, lurraldeen jabeak eta auzo-batzak, besteak beste), euren Planarekiko eragozpenak eta erkarpenak aurkezteko aukera izan zuten.

2005eko irailean, Bilboko Udalak, Zorrotzaurre aldeari zegokion  Bilboko PGOUren Aldaketaren Aurrerapena aurkeztu zuen. Agiri horrek, proiektuaren hirigintza izapidetzaren hasiera suposatzen zuen.  Udalak, hasiera baten 2006ko azaroan eta behin-behinekoz 2007ko martxoan, aho batez, Zorrotzaurreri dagokion PGOUren Aldaketa onartu zuen.

Azkenez, 2007ko urtarrilean, Batzorde Eragileak Zaha Hadid Master Planaren berdiseinua egin zezan  kontratatu zuen, azken bi urte hauetan  planteatu diren  iradokizunak eta aldaketak kontutan hartu behar zituelarik.