2004ko urriaren 29an, Zaha Hadid arkitektu anglo-irakiarrak, Zorrotzaurrerako prestatu zuen Master Planaren lehen bertsioa aurkeztu zuen Bilboko Arte Eder Museoan. Zaha Hadid-ek 2004ko Arkitekturako Pritzker Saria irabazi baino urte bete lehenago, Batzorde Eragileak Bilbao garatzeko garrantzi estrategiko handia daukan alde honen hiri diseinua egin zezan aukeratu zuen.
Aurkezpen egunetik hasi eta hilabete batez, Arte Ederretako Museoan bertan, aipatutako Master Planari buruzko erakustaldia ikusi ahal izan zen, beste batzuren artean, Plangintzak planteatzen zuen etorkizuneko Zorrotzaurreko maketa bi eta animazio birtuala eskaintzen zuen informazio espazioa zegoelarik.
|