Zorrotzaurreko hirigintza esparruak 576.482 metro karratuko azalera dauka; hauetariko erdia baino gehiago herri erakundeenak dira (Eusko Jaurlaritza, Bilboko Portu Agintaritza eta Bilboko Udala) eta gainontzekoak, ugazaba pribatuen artean banatzen dira (industriak eta etxebizitzak).
Zorrotzaurreko historia hurbilenean, industriak indar handia izan zuen aroa bizi izan zen; hirurogeiko hamarkadaren erdialdean, Deustuko ubidea irekitzeko lanen hasierarekin, oraindik gorago egin zuen.
Eszenatoki honetan zenbait industria iharduera sendotu ziren; bereiziki, ubidearen alde bietako portu ihaduerarekin zerikusia zeukatenak, bai eta Deustuko Erribera zaharrean sartzen hasi ziren bestelako erabilera produktiboak ere; azken hauek, bigarren lerroan zeuden zoluetan edota jadanik zeuden etxebizitzen eraikinen artean jarriz ezarri ziren.
70eko hamarkadan izandako krisi ekonomikoak eragin handia izan zuen industria bilbapen honetan, ordutik aurrera beherantz joaten hasi bait zen; gaur egun industria iharduera gehiena desagertu egin da eta eraikinak, espazio publikoak eta pribatuak ere zahartu direnez, alde horretako bizitza mailak ere behera egin du. |