Hiri barruti berriak
   

Plangintzak, Zorrotzaurreri batasun esperimental handia emango dion “skyline” erabat irregularra eta geruzaz egindako lurra erakusten du. Uhartean, erabileran eta eraikuntzaren dentsitatean ezberdintzen diren  hiru  barruti daude (Hegoaldekoa, Erdikoa eta Iparraldekoa). Horrez gainera, Deustu eta San Inazio auzoak  uretaraino eramanez luzatzen dituzten hiri espazio berri bi sortuko dira.

Hegoaldeko Barrutian, Zorrotzaurre prest dago hiri areagotze naturalerako. Zabalgune eta Abandoibarratik oso hurbil, Itsasadarra zeharkatuz  eta irakaskuntza, medikuntza, negozio eta injenieritza zentruen erdian primeran kokatuta, jakintzaren ekonomia garatzeko alde aproposean bihurtzen da. 

Eraiketa hemen, beste barruti bietakoa baino intentsiboagoa izango da, erribera historikoa, bulego eta etxebizitzak nahastuz integratuko delarik. Patioek eta herri pasabideek, berria zaharrarekin lotzen duen  inguru konplexua baina porotsua sortuko dute.

Hirugarren mailako espazioa, Hegoaldeko Parke Teknologikoa (66.500m2) eta Bilbao Bizkaia Kutxaren egoitza nagusia izango den eraikinaren artean (25.000m2) banatzen da.

 

Barruti zentrala,  ubidearen beste aldean, Sarrikoko Parkearen natura irekiaren isladapena da eta paisaiaren indarra erabiltzen du izaera ezberdineko eraikin historikoen artean koherentzia lortzeko. Barruti hau, “zubi berde” baten bidez Sarrikoko Parkearekin eta Unibertsitatearekin lotuko duen arte, kirol etra ingurumen zientzietako zentrua legez agertzen da.

Iparraldeko Barrutian, Zorrotzaurrek epe luzean, zenbait zubi berri jarriz, hiri korapiloa ezarriko du, San Inazio eta Zorrotza artean oinarrizko hiri lotura sortuz. Gehien bat bizitzeko izango den barruti hau, San Inaziorekin lotuko da negozio txikiak aurrera ateratzen lagunduko duen biztanle mordoa bildu ahal izateko. Hala ere, Parke Teknologikoarentzat,  31.000 m2  gorde dira.

Ipar eta Erdiko barrutiak  uretan integratzen dira, barku txikientzako toki untziralekuak, zurezko ibilbideak ur gainean eta uretara begira dauden tabernak dauzkatelarik. Guzti honekin, aisi kultura eragilea bultzatu nahi da ubidearen ertzean.

 

   Erabilerak m2
   Etxebizitzak 590.787   
   Tertziarioa 133.428   
   Komertziala 47.047   
   Zerbitzu pribatuak 11.000   
  Guztira 782.262   

   Etxebizitzak
   Libreak 2.840   
   Tasatuak 1.420   
   B.O.E. 1.420   
   Total 5.680