Mugikortasuna eta erabilgarritasuna
   

Zorrotzaurre, zubi kate harrigarri baten bidez,   Nerbioren alde bietako auzokoekin integratuko da. Zubiek, Itsasadarra auzoen  eguneroko bizitzan zati esanguratsua izatea ahalbidetuko dute.  Horrela, ubidea, uhartea Deusturekin lotuko duten zubi biren bidez irekiko da; beste lauk (oinezkoentzako zubi bat barne), San Inazio eta Sarrikorekin lotuko ditu eta Itsasadarraren gaineko zubi batek Zorrotzaurre eta Zorrotza konektatuko du. Abiadura handiak baztertu nahi dituen errepideen diseinuari  Zorrotzaurre  uhartea dela gehitzen badiogu, iragaite trafiko gutxi egongo da baina lotura eragikonkarrak sortuko dira  Itsasadarra zeharkatzeko eta inguruko auzoekin konektatzeko.

Erriberan dagoen errepidea  nagusiki oinezkoentzat izango den kalean bihurtuko da eta bidegorri sare batek, mugikortasun eraginkorra planteatzea ahalbidetuko du.

 

Hala ere, garraio sistemaren alderik garrantzitsuena, tranbiaren sarea  Zorrotzaurreraino luzatzea izango da;  honek, irlan ihardueraren bizkarrezurra sortu eta ibai behera dauden auzoak Bilboko erdigunearekin lotuko ditu. Tranbia Zabalgunearekin lotzeko, Euskalduna zubiari paralelo joango den zubi berri bat jarriz egingo da.

Zubiek, kaleek eta tranbiak Zorrotzaurre,  Bilbao eta bere metropoliaren eguneroko bizitzaren pieza nagusian bihurtzeko konpromiso tinkoa adierazten dute. Maila ezberdin hauetan erabat integratzea, bientzako elementu garrantzitsua izango dela bermatzen du.