Herri espazioen sarea
   

Biharko Zorrotzaurreko ezaugarririk nagusiena,  herri eta guztiontzako espazioen  aniztasuna izango da.

Irla barruan, sare honen egitura, bertoko kaleek eta oinezkoentzako ibilbideek gurutzatuko dituzten hiru ardatzek ezarriko dute  -bik ur ondoaren luzeran eta  etorbide batek zeinetik  tranbia linea joango den-.

Espazio libre gehienak Ubidearen inguruan biltzen dira; ur  bazter bietan ibilbide zabalak  eta irlaren erdiko aldean 40.000 m2ko parke lineala egingo da. Eraberean nabaritzekoa da Botika Zaharreko lorategiak handituko direla eta oinezkoak, zubi berrietariko baten bidez, uharteko espazio libreetara joango ahalko direla.

Sare hau, irlaren bazter bietan sortuko diren giro interesgarri birekin eta Ubidearen aldea Itsasadarraren ondoan dagoen ibilbidearekin konektatzen duten beste espazio ireki batzuekin osotzen da.  Konkretuki, uhartea zeharretara ebakitzen duten 5.000m2 baino gehiagoko lau

 

 

“green fingers”  daude. Hauek, “arrain-hezur” itxurako egitura sortzen dutenez, emaitza,  espazio egitura sendoa da.

Egitura orokorrak, eraikuntza  porotsuaren sentsazio handia  indartzeko, inguruan trinko eraikitzea ahalbidetuko du eta aldi berean, etorkizuneko biztanle eta langileek, aire librean dauden leku anitzez gozatu ahalko dute.

Dena elkarlotzen da  hiriko gizarte bizitzan egitura ezberdinak lortzeko.  Hiri irla baten esperagarri denez, kaleetako diseinuak trafikoa lasaituko du eta oinezkoei emango die nagusitasuna.  Zubi sekuentzia berria, herri paisaia honen elementurik harrigarrienetariko bat bihurtuko da, berauek, ibai gora, hiri  erdiguneko ohiturari jarraituko diotelarik.

Paseatzeko den hiri kontzeptuan insistitzeak zentzu berezia ematen dio paisaiako plangintzak behar dituen azalerako material aniztasunari: irlaren luzeran,  material gogorrek eta leunek mikro-inguru ezberdinak zehazten dituzte.