Zaha Hadid  
   


Web oficial: www.zaha-hadid.com
 

Bagdad-en 1950ean jaioa,  Zaha Hadid-ek 1972tik hasita arkitektura ikasi zuen Londreseko Architectural Association-en han, 1977an, Sari Diploma irabazi zuelarik.  Rem Koolhaas arkitektuarekin batera bazkide sartu zen Office for Metropolitan Architectura (OMA) deritzon horretan eta denbora gutxiren buruan, bere estudioa sortu zuen Londresen.

Zaha Hadid etengabe ari da diseinuaren mugak  bortxatzen, hiri mailatik hasi eta barruak, produktuak eta higigaietaraino doan lanean, espazioaren kalitateaz esperimentatzen  duelarik.

Bere pintura eta irudiak beti izan dira frogapenerako arlo garrantzitsua eta San Frantziskoko MOMA bezelako fama handiko museotako bildumen zati bihurtu dira.

Bere arkitektura lanengatik ezagunagoa izanik (Vitra suhiltzaileen Parkea, Landesgartenschau Alemanian, Estrasburgoko tranbia geltokia, Innsbruck-eko Bergisel eski saltoa eta Cincinnati-ko Arte Garaikideko Zentrua), bere kezkarik nagusienek aldi berean bere lanbidea, irakaskuntza eta ikerketak garatzera behartzen dute.

2004an,  arkitekturako Pritzker saria irabazten zuen lehen emakumean bihurtu  zen.