Bilboko Udalak Beta 2 Eraikina zaharberrituko du As Fabrik proiektua hartzeko

Zorrotzaurre

Bilboko Udalak Beta 2 Eraikina zaharberrituko du As Fabrik proiektua hartzeko

23/05/2019

Bilboko Udalak  As Fabrik proiektu europarra hartuko duen Beta 2 Eraikina eraldatu eta zaharberritzeko obrak kontratatzeko txostena onetsi du 6.578.234,5 euroko aurrekontuarekin eta 10 hilabeteko gauzatze-epearekin.

Plan Bereziak kontserbatu eta zaharberritzea aurreikusten duen eraikin industrialetako bat daBeta 2 Eraikina. Olagorta kalean kokatuta dago eta 10.000 m2 inguru ditu.

Zaharberritzearen eraikuntza-proiektuak aurreikusten du eraikina barnetik zein kanpotik, beirate handiak barne,eraldatzeaeta bertako sarbideak urbanizatzea.

Lan horien finantzazioa, batez ere, Eskualde Garapenerako Europako FuntsaEGEF-en kontu joango da (4,6 milioi euro inguru), eta gainerakoa udalak eta proiektuaren sozio estrategikoek finantzatuko dute.

As FabrikBilboko Udalak bultzatzen duen proiektu bat da eta, UIA (UrbanInnovativeActions) proiektu gisa hautatua izan eta gero, Europako Batzordeak finantzatzen laguntzen du EGEF-en bidez.

Proiektuaren helburua da 4.0 industriarako eta ekonomia digitalerako zerbitzu aurreratuak sustatzea Zorrotzaurreekosistema berritzaile gisa finkatuz.

Ekimenean, Udalak Bilbao Ekintza Udal Sozietatearen bidez parte hartzen du, baina baita sozio estrategikoek ere, esaterako, Mondragon KorporazioaMondragon Unibertsitatea, MIK, Orkestra, GAIA, IDOM eta EIKEN.

Aurrekoa
Bilboko Portuak Deustuko kanalaren ezkerreko bazterrean betetzeak egiteko lehiaketa esleitu du
Hurrengoa
Bilboko Udalak Bilboko itsasadarrari buruzko azterlan bat enkargatu du, haren bazterrak era iraunkorrean antolatzen lagun dezan
close