Ramón Barea saritua izan da Sabino Arana Fundazioak emandako sarien 2017ko edizioan

Zorrotzaurre

Ramón Barea saritua izan da Sabino Arana Fundazioak emandako sarien 2017ko edizioan

16/01/2018

Ramón Barea Bilboko aktorea, zuzendaria eta antzerki-produktorea izan da Sabino Arana Fundazioak urtero pertsona ospetsuei, erakundeei eta entregatzeko gaitasunarengatik eta gizarteari zerbitzua emateko bokazioarengatik nabarmendu diren taldeei ematen dizkien sarien XXIX. edizioan sarituetako bat.

Ramón Bareari, Pabellón Nº 6-ren bazkide sortzaileari (Zorrotzaurren kokatutako arte eszenikoei eskainitako proiektua), emandako sariak dituen helburu nagusien artean, hau aipatu behar da: “ibilbide zabala aitortzea, ibilbide profesional sendoa eta arte eszenikoekin, egokitzapenekin eta lan eta antzerki-egile handien interpretazioekin duen konpromisoa, ehun film baino gehiago, film laburrak, telebista-serieak, dokumentalak eta abar”. Hala adierazi zuen Irune Zuluagak, Sabino Arana Fundazioko zuzendariak, aurtengo sariak ezagutzera ematean.

Sari horietan, 2017ko edizioan, hauek izan dira beste saritu batzuk: Gerediaga Elkartea, Koopera-Innovación Social y Ambiental kooperatiba, Abel Barriola pilotaria eta Ez beti da ez kanpaina, emakumeen kontrako sexu-erasoen aurka.

Sari horiek datorren urtarrilaren 28an entregatuko dira Arriaga Antzokian egingo den gala-ekitaldian.

Aurrekoa
Proiektu zoriontsuak 2018rako
Hurrengoa
Mondragon Unibertsitateak As Fabrik proiektuaren prestakuntza-eskaintza zabaltzeko jardunaldia antolatu du
close