Zorrotzaurreko 1. Exekuzio Unitateko Kontzertazio Batzordeak irlako hego puntako urbanizazio obrak egiteko lehiaketa ateratzea onartu du

Concursos, licitaciones y adjudicaciones

Zorrotzaurreko 1. Exekuzio Unitateko Kontzertazio Batzordeak irlako hego puntako urbanizazio obrak egiteko lehiaketa ateratzea onartu du

16/06/2021

Zorrotzaurreko Kontzertazio Batzordeak, bere azken bileran, irlako hego puntako urbanizazio obra batzuk lehiaketara ateratzea onartu zuen; baita obra horien gidaritza lanak ere.

Lehiaketara irten diren lanak eta zerbitzuak irlako hego zonaldeko urbanizazio lanen lehen faseko parte dira. Urbanizazio lan hauen exekuzioaren bitartez, eraikuntza blokeak garatzeko orubeak mugarrituko dira (etxebizitza izaera edota erabilera tertziarioa izango dutenak), baita lorategiak eta irlako zonalde honen etorkizuneko beharrak asetzeko beharko diren zerbitzuak ere.

Bietan, proposamenak aurkezteko epea 2021.eko uztailaren 16ean amaitzen da.

Informazio gehiago: Kontratatzailearen Profila

Aurrekoa
Mondragon Unibertsitateak 228 ikasle lekualdatuko ditu Zorrotzaurreko As Fabrik erakinera urtarrilaren 7an
Hurrengoa
La primera fase de Zorrotzaurre culmina su descontaminación zorrotzaurre
close