Amaitu dira VicinayCadenasen instalazioak eraisteko lanak

Zorrotzaurre

Amaitu dira VicinayCadenasen instalazioak eraisteko lanak

11/10/2018

Ituntze Batzarrak amaitu ditu VicinayCadenasekZorrotzaurren zituen instalazioak eraisteko lanak. Iraila hasieran hasi ziren lan horiek egiten, eta horrekin, Zorrotzaurreko proiektuaren lehen fasean egingo den azken eraiste-lan handia amaituko da.

Eraiste-lanak VicinayCadenasek zituen instalazio guztietan egin dira, hau da, Plan Bereziak erabilera berrietarako mantendu dituen 19 eraikin guztietan, bulegoetako bi eraikinetan izan ezik: Bilboko Bankuaren artxibategi zaharra, eta La Coromina pintura-fabrika izandakoaren eraikina.Lehenengo horretan jarriko dute etorkizunean Tknikaren egoitza izango dena: Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskal Autonomia ErkidegokoZentroa.

Hala, eremu hori ia liberatuta geratuko da (Deustuko arrauneko pabiloia izandakoa eta adierazitako eraikinak soilik geratuko dira zutik) Zorrotzaurreko Plan Bereziak lur horietarako dituen erabileretarako.

VicinayCadenas, offshore lotura-kateen mundu mailako lehen fabrikatzailea (Zorrotzaurren egiten zuen produkzioa Sestaoko instalazioetara eraman zuen) eragile garrantzitsua izan da auzoari bizi berria emateko prozesuan.Zorrotzaurreko enpresa nagusia izan zen, lurzoruaren jabetzaren % 7,5 berea izanik (30.000 m2 inguru), Zorrotzaurre zaharberritzeko prozesuan lider izaten ari den Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzailearen bazkide sortzaileetako bat izan zen.

(Argazkia:Oskar González)

Aurrekoa
DigiPen egoitza berriaren inaugurazio ofiziala Zorrotzaurren
Hurrengoa
Zorrotzaurren etxebizitzak eraikitzeko lurzorua saltzeko lehen udal-lehiaketarako zazpi eskaintza aurkeztu dituzte
close