Hausnarketa-jardunaldi zientifikoa Itsas Museoan, Zorrotzaurre, Deustuko Erribera eta Itsasadarraren ertzetako hiri-espazio maritimoa eraldatzeari buruz

Zorrotzaurre

Hausnarketa-jardunaldi zientifikoa Itsas Museoan, Zorrotzaurre, Deustuko Erribera eta Itsasadarraren ertzetako hiri-espazio maritimoa eraldatzeari buruz

19/02/2019

Otsailaren 22an, ostiralarekin, Bilboko Itsasadarraren Itsas Musoak Zorrotzaurre, Deustuko Erribera eta Itsasadarraren ertzetako hiri-espazio maritimoa eraldatzeari buruz hausnartzeko jardunaldi zientifikoa hartuko du.

Jardunaldiaren helburua jatorrizko ikerketen garapena azaldu eta jakitera ematea da. Ikerketa horien hasierako faseak Itsas Museoak sustatu eta babesten ditu, eta Itsas Azterlanetan Espezializatutako Bilduma (Maritimidades) delakoaren 5. bolumenean jaso dira. Monografikoak “La Ribera de Deusto y Zorrotzaurre en la Ría de Bilbao. Análisis urbano, sociocultural y estético del espacio marítimo” [Deustuko Erribera eta Zorrotzaurre Bilboko Itsasadarrean. Espazio maritimoaren analisi urbano, soziokultural eta estetikoa] izena du eta UPV/EHU-k finantzatutako ikerketa-proiektu batean parte hartu duten hamar idazlek idatzitako hamar testu ditu.

Jardunaldian lau lan-saio egingo dira. Lehenengoak “hiri-jarduketak eta kultura-ekipamenduak” izango ditu ardatz. Hurrengoak, “ondarea, hondakinen eta sinboloen artean” gaia landuko du. Hirugarren saioan, “ubidearekiko eta itsasadarrarekiko hurbilketa historiko, arkitektoniko eta urbanistikoa” egingo da. Azkeneko saioan, “artearen eta arkeologiaren begiradak” jorratuko dira.

Aurrekoa
Bilboko Udalak Edificio Papelera egokitu eta Kunsthal zentroa hartzeko lanak lizitatu ditu
Hurrengoa
Nagusi Intelligence Center Zorrotzaurren kokatuko da, Tarabusiren eraikina izandakoan
close