Hitzarmen Batzordeak Ballets Olaeta kalearen urbanizazioarekin harremana daukaten lehiaketa bi esleitu ditu

Zorrotzaurre

Hitzarmen Batzordeak Ballets Olaeta kalearen urbanizazioarekin harremana daukaten lehiaketa bi esleitu ditu

24/07/2017

Zorrotzaurreko 1go Egite Unitatearen Hitzarmen Batzordeak,  BSP-Servicios de Consultoría Técnica S.L izeneko enpresari, Hitzarmen Batzordeak  datozen lau urteetan egingo dituen obretan segurtasuna eta osasuna koordinatzeko lehiaketa esleitu dio. Lehiaketa honetara 10 eskaintza aurkeztu ziren.

Era berean, Hitzarmen Batzordeak,  Dinam Ingeniería, Desarrollos e Infraestructuras ambientales S.L. deritzon enpresari,  Hitzarmen Batzordeak  datozen lau urteetan egingo dituen obretan ingurunea kontrolatzeko lehiaketa esleitu dio. Lehiaketa honetara 12 eskaintza aurkeztu ziren.

Aurrekoa
San Inazio Zorrotzaurrekin lotuko duen zubiaren eraikuntzaren bigarren lizitazioa
Hurrengoa
Zorrotzaurreko Urbanizazio Proiektuaren behin-betiko onarpena
close