Proiektuaren etxebizitza berrien %88a planoan saldu da

Zorrotzaurre

Proiektuaren etxebizitza berrien %88a planoan saldu da

20/11/2016

Zorrotzaurreko Birgaikuntza Proiektuaren etxebizitza berrien lehen promozioa oso harrera ona izaten ari da. Operazio hau “Zorrotzaurre bizi” (www.vivezorrotzaurre.com) deritzonaren bidez kudeatzen duen Jaureguizarren datuen arabera, dagoeneko, kooperatiba araubidean eraikiko diren 360 etxebizitza berrien %88a saldu da.

Salmentaren erritmoa ez da bera izan etxebizitza mota guztietan. Horrela, aurreikusitako 112 BOE guztiak besterendu dira; aurreikusitako 117 PTE-etatik %87a saldu da; eta azkenez, eraikiko diren 131 etxebizitza libreetatik, jadanik %70a erreserbatu da.

Etxebizitzak Deustuko kanalaren eskuin aldearen zehar bananduta egongo dira, Deustu eta San Inazio artean, hain zuzen ere, eta etorkizuneko irlari begira.

Etxebizitza tasatuak, zehazki, Deustun egongo dira, Frank Gehry zubia eta Zorrotzaurre IMQ klinikatik oso hurbil, Abandoibarraren jarraipenean.

BOE-ak eta etxebizitza libreak San Inazioko lursail bitan kokatuko dira, kanalari eta Sarrikoko parkeari begira.

Eraikin guztiek “A” Gorengo Kalifikazio Energetikoa izango dute eta horrek, aurrezpen handiak ekarriko ditu jabeen energi kontsumoan.

360 etxebizitza berrien artean, familia eta beharrizan mota guztientzako aukerak daude: gela bateko apartamentu erosotik hasi eta, lau logela eta terraza daukaten 130 metrorainoko duplex handietaraino helduz.

Eraikitze lanak 2017aren hasieran hastea aurreikusita dago eta 30 hilabeteko iraupen estimatua izango dute.

Aurrekoa
Urteurrena: Hamabi urte bete dira Zorrotzaurreko Master Plana jendaurrean aurkeztu zenetik
Hurrengoa
Deustuko Erriberan hutsik dauden industria eraikin bi eraisten hasi dira
close