Urteurrena: Lau urte bete dira Bilboko Udalak Zorrotzaurreko Plan Berezia behin betiko onartu zuenetik

Zorrotzaurre

Urteurrena: Lau urte bete dira Bilboko Udalak Zorrotzaurreko Plan Berezia behin betiko onartu zuenetik

03/12/2016

Gaur lau urte bete dira (2012-11-29) Bilboko Udalak Zorrotzaurreko Hiri Antolamendu Plan Berezia behin betiko onartu zuenetik.

Hasiera baten 2011ko urriaren 9an onartuta, Plan Berezia bi aldiz jendaurrean egon zen eta denboraldi bi horietan Planari egindako berrogeita hamar bat alegazio jaso ziren. Alegazio gehienak arinak ziren baina bazeuden sakonakoak zirenak ere. Azken hauetatik onartu ziren garrantzitsuen artean, San Inazioko lursail baterako aurreikusita zegoen District Heating kentzea eta bere ordez herri hornikuntza jartzea zegoen, bai eta “Papelera” izeneko industria eraikina mantentzea ere, kultura hornikuntza erabilera berria izan zezan.

Zaha Hadid egin zuen Master Planean oinarrituta dagoen onartutako Plan Bereziaren funtsezko alderdi bat , gaur egungo penintsula irlan bihurtuko duen Deustuko kanala erabat irekitzea aurreikusten duela da.

Planaren beste alderdi nabarmen batzuk, honako hauek dira:

  • Guztira 838.781 m2 hartzen duten bost alde bereizten ditu: Alde Mistoa (609.110 m2), Deustuko Kanala (184.287 m2), Kanalaren Irekitzea (29.154 m2), Osasun Hornikuntza Aldea –IMQ- (12.178 m2) eta Hirugarren Erabilerako Aldea -Idom- (4.051 m2).
  • Lau zubiren eraikuntza aurreikusten du: bat Zorrotzaurre Deusturekin lotzeko (jadanik eraikia: Frank Gehry zubia), beste bat etorkizuneko irla San Inaziorekin lotzeko (bere diseinua aurkeztuta eta lizitazioa egiteko zain dago), Zorrotzarekin konektatzen duen beste bat eta laugarrenak, tranbia Zorrotzaurren Zabalgunetik sartzeko balioko du.
  • Tranbiak irla osoa zeharkatuko du eta lau geltoki izango ditu.
  • Planak, gaur egungo etxebizitzen eraikinak mantentzea eta 5.473 etxebizitza berri eraikitzea aurreikusten du (2.747 BOE edo tasatuak eta 2.726 libre). Dagoeneko martxan dago, Deustun eta San Inazion 360 bizileku eraikitzea ekarriko duen etxebizitza berrien lehen promozioa.
  • 17 industria eraikin zahar mantentzea, birgaitu ondoren erabilera berriak emateko. Papelera Eraikinaren birgaikuntza jadanik amaitu da.
  • Erriberako parkea eta hiru gune berde berri sortzea. Era berean, 7,5 km erribera pasealeku sortu ere.
Aurrekoa
Visesak Kutxabanki saldu dio hasiera baten finantza erakundearen egoitza berria eraikitzeko erreserbatu zen lursaila
Hurrengoa
Visesak San Inazio Zorrotzaurrekin lotuko duen zubiaren eraikuntza esleitu du
close