Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordeak BYCAM enpresari esleitu dizkio Arraunketa Pabiloi berriko hirigintza obrak

Zorrotzaurre

Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordeak BYCAM enpresari esleitu dizkio Arraunketa Pabiloi berriko hirigintza obrak

19/12/2017

Hitzarmen Batzordeak BYCAM Eraikuntza eta Azpiegitura Zerbitzuak S.A. enpresari esleitu dio Bilbao Kirolak Agemasa izeneko eraikin zaharrean eraikitzen ari den Arraunketa Pabiloi berriko hirigintza obren garapenerako lehiaketa.

Garaile aldarrikatutako enpresaren aurrekontua 403.364,82  eurokoa izan da, BEZ gabe (lehiaketaren aurrekontu oinarria 492.028,33 eurokoa zen, BEZ gabe), eta jardueren iraupenari dagokionez, hamar astekoa izango da.

Lehiaketa honetara 4 enpresa aurkeztu dira.

Aurrekoa
Papelera eraikinak berokuntzan %50 aurreztea ahalbidetzen duen energi instalazio aitzindaria dauka
Hurrengoa
Hitzarmen Batzordeak lehiaketa baterako deialdia luzatzen du alde batetik Zorrotzaurre proiektuaren A faseko hirigintza obren garapenerako eta bestetik obraren zuzendaritzarako
close