Bilboko Udalak lursail bat utzi dio Eusko Jaurlaritzari gazteentzako alokairuko 66 apartamentu eraiki ditzan Zorrotzaurren

Zorrotzaurre

Bilboko Udalak lursail bat utzi dio Eusko Jaurlaritzari gazteentzako alokairuko 66 apartamentu eraiki ditzan Zorrotzaurren

14/12/2018

Etxebizitza sailburu Iñaki Arriolak eta Bilboko alkate Juan Mari Aburtok hitzarmen bat sinatu zuten atzo. Haren bitartez, Bilboko Udalak Deustuko ubidearen eskuineko aldean kokatutako 5.800 m2-ko lursail bat utzi du (AD-1), Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza saila lau urte iraungo duten gazteentzako alokairuko 66 apartamentuko bloke baten eraikuntza-lanez ardura dadin.

Etxebizitzak Bilbon erroldatutako 23 eta 35 urte arteko gazteei zuzenduta daude, eta ezingo dituzte bertan bost urte baino gehiago igaro. Apartamentuan bizi diren bitartean, onuradunek kanon bat ordaindu beharko dute hilero, etxebizitzaren tamainaren eta familia-unitatearen diru-sarreren araberakoa.

Eraikin berriak diseinu berezia izango du eta Basabe bizitegi-gunearen aurre-aurrean kokatuko da. Haren eraikuntzarako, Etxebizitza Sailak lehiaketa publiko irekia deituko du 2019an. 2022. urte amaierarako apartamentuek entregatuta egon beharko lukete.

 

Aurrekoa
Juan Carlos Sindek ordezkatuko du Pablo Otaola Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzailearen zuzendaritza lanetan
Hurrengoa
Bilbaobizik bizikletak maileguan hartzeko puntu bat izango du Deustuko Erriberan
close