Abian dira Vicinay Cadenasen instalazioak eraisteko lanak

Zorrotzaurre

Abian dira Vicinay Cadenasen instalazioak eraisteko lanak

18/09/2018

Ituntze Batzarra hasi da Vicinay Cadenasen instalazioak eraisten. Zorrotzaurreko proiektuaren lehen fasean egin beharreko azken eraispen handia izango da.

Vicinay Cadenas, offshorelotzeko kateen mundu mailako lehen fabrikatzailea, da Zorrotzaurren kokatuta zegoen enpresa nagusia.Lurzoruaren jabetzari dagokionez, berea da eremu hartako berrurbanizazio-proiektuaren % 7,5 (30.000 m2, gutxi gorabehera). Gainera, Zorrotzaurreko Kudeaketa Batzordearen kide sortzailea da.

2012ko abuztuan, Sestaoko fabrika berrian hasi zuen produkzioa eta, pixkanaka-pixkanaka, Sestaora eraman ditu produkzio-linea ugariak. Hala, gaur egun, enpresaren fabrikazio osoa Sestaon egiten dute.

Abian jarritako eraispen-lanek Vicinay Cadenasen instalazio guztietan izango dute eragina, bulegoen 2 eraikinetan izan ezik. Erabilera berrietara bideratzeko Plan Bereziak mantendu dituen 19 eraikinen baitan daude horiek.Banco Bilbao bankuaren artxibategi zaharra (1954an eraiki zuten eta Ricardo Bastida arkitektoak diseinatu zuen) eta La Corominaren pinturen fabrika zaharra dira eraikin horiek.Lehenengo horretan jarriko dute etorkizunean Tknikaren egoitza izango dena: Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroa.

Aurrekoa
DigiPen, bideo-jokoen unibertsitatea, lanean hasi da Zorrotzaurren
Hurrengoa
Deustuko kanaleko betetze-lanak egiteko Bilboko Portuko Agintaritzaren lehiaketara eskaintzak aurkezteko epe berria onartu dute
close