Deustuko kanaleko betetze-lanak egiteko Bilboko Portuko Agintaritzaren lehiaketara eskaintzak aurkezteko epe berria onartu dute

Zorrotzaurre

Deustuko kanaleko betetze-lanak egiteko Bilboko Portuko Agintaritzaren lehiaketara eskaintzak aurkezteko epe berria onartu dute

26/09/2018

Estatuko Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du Bilboko Portuko Agintaritzaren iragarkia. Horren bidez, Deustuko kanalean egingo dituzten betetze-lanak direla eta sortuko diren lursailak besterentzeko kontratua esleitzeko lehiaketara eskaintzak aurkezteko data atzeratu egin da.

Data berria urriaren 29koa izango da (aurreko data irailaren 27an amaitu zen).

Lehiaketan ezarritako salmentarako gutxieneko zenbatekoa 1.451.796,34 eurokoa da (BEZa aparte). Kontratuaren esleipena etorkizuneko gauzaren salmentako ondare-kontratuaren bidez egituratuko da.

Horrekin lotuta, gogorarazi beharrekoa da kontratuaren esleipendunak honako betebehar hauek izango dituela:

– Deustuko kanalaren ezkerraldean betetze-lanak egitea. Horiek gauzatzeko aurrekontua 20,66 milioi eurokoa izango da (BEZa aparte).

– Salmentari esleitutako prezioa ordaintzea.

– 1,79 milioi euroko (BEZa aparte) zenbateko osagarria ordaintzea Zorrotzaurreri lotutako kostuak eta gastuak direla eta.

Kontratua amaitutakoan, esleipendunak-eskuratzaileak Zorrotzaurreko Plan Bereziko 2. jarduera integratuan aurrez ikusitako hirigintzako eta eraikuntza-sustapeneko garapena egin ahal izango du.

Lehiaketaren dokumentazioa helbide honetan eskura daiteke:

Aurrekoa
Abian dira Vicinay Cadenasen instalazioak eraisteko lanak
Hurrengoa
Eusko Jaurlaritzak Zorrotzaurren gazte bilbotarrentzako alokairu eskuragarrira bideratutako 66 etxebizitzako eraikin bat eraikiko du
close